Hainbat gaztetxok Lizarran pasatu du asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2014ko uzt. 1a, 14:14

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta,  hainbat gaztetxok eta haien gurasoek Lizarran pasatu dute asteburua. 38 lagunek hartu dute parte asteburupasan, eta hainbat ibilaldi egin dute Lizarra eta inguruetan.

Zapatuan 11:00etan hasi genuen ibilaldia, eta Dulantz gainera joan ginen. 17:30ak aldean iritsi ginen Irantzura, eta handik Lizarrako kanpinera itzuli ginen, autobusez. Igandean, berriz, Iratxeko kanpina ezagutu genuen, eta handik Santiago bideari jarraituz, Iratxe upategira joan ginen. Gero, herrira heldu ginen eta haurrak hango parkean jolasean ibili ostean, kanpinera itzuli ginen. Han bazkaldu, igerilekuan bainatu eta 17:30ak aldean hartu genuen Azpeitira itzultzeko autobusa.

Hemen ibilaldiko argazki bilduma.