Arrakastatsua Santa Engrazira antolatutako ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2014ko api. 16a, 11:26

09:00etan 120 lagun bildu ginen Azpeitiko enparantzan. Horietatik lau lagunek soilik egin zuten Santa Engrazirainoko ibilbidea oinez. 

Gainontzekoak, 70 gaztetxo eta 50 bat heldu, Zestoaraino autobusez joan ziren. Bertan, Zestoako Agiro Mendi Elkarteko beste 40 lagunekin bat egin eta Santa Engrazirainoko bideari ekin zioten, Akua bailaratik galtzada zaharrean gora ermita aurretik igaroaz. Pare bat ordu inguruan denak Santa Engraziko benta aurrean ziren Lagun Onak Mendi Bazkunako sukaldari taldeak prestatutako salda beroa dastatuaz.

Benta aurrean oinez etorritakoez gain, auzotar eta lagun ugari batu zen. Salda dastatu ostean, gehientsuenak, Santa Engraziko ermitara igo ziren, ermita ikusi eta argazkiak atera ondoren berriro benta aurrera jeisteko.

Ordurako, gaztetxoenak urduri jartzen hasita zeuden, itxulapikoa apurtzeko ordua iristen ari zelako, ume asko ta asko zelako eta denentzat iritxiko ote zen? Txikienetatik hasi eta nagusienetaraino antolatu genituen gaztetxoak itxulapikoak apurtzeko. Prestatutako 50 itxulapikoak puskatu zituztenak gustora gelditu ziren apurtzean aurkitzen zuten goxoki sortarekin. Itxulapikoak iritsi ez zitzaizkienentzat ere opariak genituen eta haiek ere gustura gelditu ziren.

Ondoren, ingurua txukun-txukun utzi eta Aizarnarako bideari ekin genion. 45 minutu inguruan Aizarnako pilotalekuan ziren ibilaldiko partaideak eta ordurako sukaldari taldeak 14 kilo arrozekin prestatutako paella ederra han zuten. Postrean gazta eta menbrilloa eta aukeran kafe konpletoa ere bazen.

Bazkalondoan, denetik egiteko aukera eta denbora egon zen: pilota, lokotx bilketa, txikiteoa... 

17:30ak aldean berriro autobusa hartu eta herrira bueltatu ginen. Egun ederra eguraldi bikainarekin igarota etxeratu ziren gazte eta nagusiak.

Ibilaldiko argazkiak ikusteko egin klik hemen.