Mendiko orientazio ikastaroa izango da apirilean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2014ko mar. 31a, 20:08
Mendiko orientazio ikastaroa izango da apirilaren 23tik 25era, 19:00etatik 21:30era bitartean, mendizaleen egoitzan. Gero, apirilaren 26an, praktikak Adarra mendian egingo dituzte 09:00etatik 18:00etara.\ \ Izena, mendizaletako tabernan eman beharko da, eta gehienez 12 lagunentzako lekua egongo da. Inskribatzeko azken eguna apirilaren 18a izango da, eta mesedez, errespetatu eguna.\ \ Bazkideek 40 euro ordaindu beharko dute, langabetu eta ikasleek 35 euro eta gainontzekoek 50 euro. Ikastaroan parte hartzeko federatuta egon behar da.\