Ibartzabal, Kanpos eta Aranbarriren omenaldiarekin amaitu zen abenduko Mendi Astea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2013ko abe. 17a, 13:26
Joan den ostiralean, abenduaren 13an, eman zitzaion amaiera abenduko mendi asteari.\ Batzar nagusia egin zen Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan, arratsaldeko zazpiretan hasita.\ \ Jorratuko gaiak hauetxek izan ziren:\ \ -2013ko ekintzen balorazioa\ -2014ko ekintzen aurkezpena\ -Xoxoteko aterpeko xehetasunak\ -Elkarteari buruzko xehetasunak\ -2013ko balantze ekonomikoa\ -Galdera-erantzunak\ \ Hau guztiaren ondoren, 2013ko ekintzen emanaldia egin zen, batzarrari amaiera emanez.\ \ Ondoren afaria ospatu zen, bertaratu ziren guztientzat, mendizaleen tabernan. Afalostean, Mikel Ibartzabal, Joxemari Aranbarri eta Esteban Kanpos omendu zituzten, urte luzeetan elkartean egindako lana eskertuz.\ \ Argazkiak ikusi nahi ezkero, klikatu hemen:\ https://plus.google.com/photos/113029355069304753931/albums/5958326359291057665?banner=pwa