Europako mendietan izan dira Lagun Onak MB-ko kideak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2013ko uzt. 15a, 23:08
Lagun Onak Mendi Bazkunako zazpi lagun izan dira pasa den asteburuan Europako mendietan. Larunbatean 08:00ak aldean abiatu ziren Fuente De-tik eguraldi ona lagun zutela. Canal de Jendudako aldapa pikoa igaro eta Peña Viejako gailurra zapaldu zuten. Ondoren, mokadua egin ostean, Vega de Urrielluko aterpean hartu zuten ostatu. Hurrengo goizean aterpetik irten eta Sotresera jaitsi ziren asteburuari amaiera emanez.\ \ Argazki gehiago hemen:\ https://plus.google.com/photos/113029355069304753931/albums/5900938815866220481?banner=pwa