Uste baino giro hobea lehenengo etapan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2013ko api. 30a, 18:49
Goizeko 8:00etan 23 laguneko taldea bildu ginen herriko enparantzan. Azken egunetan iragarri bezala eguraldi kaxkarra zen lagun ordu horretan, eta autobusez Hendaiarako bidean eguraldiaren kezka izan zen nagusi.\ \ Lapurdiko kostaldea ezagutzeko lenengo etapa Hendaiako hondartzan hasi genuen, eta eguraldia izan zen protagonista. Izan ere, benetan txarra ze; haizea, euria, hotza… Hala ere, oinez hastea erabaki genuen.\ \ Hondartza guztia igaro eta Abadia Jauregi ondoraino igo ginen. Inguruko mendiez gozatu ahal izan genuen handik: Larrun, Haiako Harriak... Atertu egin zuen geroxeago.\ \ Hainbat hondartza txiki eta kalatxoren gainean, aurrerantz egin genuen, eta ikuspegiak zabalagoak ziren. Hainbat tontorrez gain, hurrengo orduetan iritsiko ginen herriak ikusten genituen: Getari, Bidarte...\ \ Zokoara iristean eguraldiaren eguneko azken zigorra jaso genuen: bost minitutako txingor zaparrada. Triste aurkitu genuen Zokoatik Ziburura joan ginen eta handikk Donibane Lohitzunera. \ \ Donibane Lohitzuneko hondartza gainetik igaro genuen eta ibilbideari jarraitu genion. Marra horiz bereizita zegoen Lapurdiko itsasasaldea. Bidean otordu nagusia egin eta Getaria ingurura gerturatzen ari ginela Tamaries hondartzan geldiune txiki bat egin genuen. Iada eguraldiak hobera egin zuen eta jendea ikusten zen inguruko bazterretan.\ \ Hiruak aldean Getarian ginen eta laurak aldean iritsi ginen Bidartera. Han eman genion, 25 kilometroren ostean, ibilaldiari bukaera. \ \ Autobusa herriko alde zaharrean genuen zain eta bide batez Lapurdiko herria ezagutzeko aprobetxatu genuen: plaza, eliza...\ \ Ekainaren 15ean egingo dute bigarren zatia.\ \ Ibilaldiko argazkiak hurrengo loturan: https://plus.google.com/111120383505889719460/photos#photos/113029355069304753931/albums/5872363556732200241