Izazpi inguruak, zuri

Erabiltzailearen aurpegia Julen Galarraga 2023ko urt. 25a, 13:08

Milaka kilometro egin beharrik gabe, etxe ondoan paraje zoragarriak ditugu, nahiz eta askotan ez garen ohartzen horretaz. Aste honetan Izazpi inguruan hartutako irudiak dira horren erakusgarri.

Tontorrak zuritu ditu elurrak eta irudi ikusgarriak utzi ere bai. Izazpi inguruan aste honetan bertan hartutakoak dira honakoak. Urrutira joan gabe hamaika leku zoragarri ditugu etxetik hurbil, eta irudi hauek horren adibide bat besterik ez dira.