Nire leihotik

Egunpasa, bertatik bertara

Erabiltzailearen aurpegia Juan Joxe Agirre 2020ko abu. 22a, 09:54

Juan Joxe Agirrek 2020ko abuztuko Uztarria aldizkariko Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honako hau.

Nafarroako Deierri bailaran, Abartzuzako lurretan dagoen monasterioa da Irantzu, mendi arteko leku bakar eta eder batean kokatua. Parajea ikusgarria izateaz gain, monasterioak ere merezi du bisita bat. XII-XIV. mendeen artean eraiki zuten gunea, eta 1942an berritu. Besteak beste, ikusgarriak dira bere eliza eta klaustro gotikoa.

Monasterioak atseden parke ederra du inguruan, eta mendizalea denak aukera du hamar kilometrora dagoen Urbasako Dulantz (1.243 metro) mendira txangoa egiteko. Lasaiago ibili nahi duenarentzat beste aukera bat izan daiteke hamar kilometrora dagoen Lizarra herri historikoan arratsaldea pasatzea. Kosta aldea lainope dagoenean egiteko irteera aproposa.