Koltza 1

Erabiltzailearen aurpegia Juan Joxe Agirre 2010ko eka. 12a, 01:06

Garai batean koltza izena nahiko zikinduta egon zen, berarekin egindako olioari olio industriala edo horrelako zerbait nahastearen ondorioz, 2.500 lagun hil zirelako eta beste 20.000 pertsonek arazo larriak sufritu zituzten eta oraindik sufritzen dituztelako. Baina olioa bakarrik ez du sortzen landare honek, paisaia dotoreak ere bai loretan dagoenean. Argazki hauek Deierri bailaran (Nafarroan) ateratakoak dira.