Santa Engrazi I

Erabiltzailearen aurpegia Juan Joxe Agirre 2009ko uzt. 17a, 15:07

Santa Engrazi toki polita dela ez det uste inork zalantzan jarriko duenik, hain mendi tontor apala izan arren ( 510 m) sekulako ikuspegiak dituelako. Nik esango nuke gainera toki magikoa dela, baseliza horrek dituen horma lodi horiek, berak duen kanpai erraldoi hori, barruko erloju zaratatsua eta hainbat eta hainbat esaera eta legenda dituelako. Santiago egunean bertako eguna denez badoakio nere omenalditxoa leku liluragarri horri.