Artikutza 1

Erabiltzailearen aurpegia Juan Joxe Agirre 2006ko api. 20a, 18:04

BegoƱak Artikutzan egin zuen ibilaldiari irudiak jarri nahian edo, toki horretan ateratako zuhaitz zaharren argazkiak erakutsiko dizkizuet. Esango nuke Euskal Herrian dagoen baso ederrenetakoa dela, bertan zuhaitzek, toki gutxitan bezala, hasieratik bukaerarainoko naturaren prozesu guztia egiten dutelako, erne, hasi, bizi, erori eta bertan usteldu ale gazteen elikagarri izateko, beraz naturaz blai egitea nahi duenarentzako toki aproposa.