San Jose lorea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Juan Joxe Agirre |
2006ko mar. 15a, 13:03

Oraindik udaberrian ez bagera sartu ere, nabaria da gertu degula, behintzat naturari begirada bat botatzen badiogu, txoriak kantuan hasi dira, eguzkia berotzen ere bai eta zuhaitz eta landare denak loratzen, natura maita duenarentzako urtaro ederra dator, behar bada ederrena, kaletik irten eta mendi aldera joan eta naturaz gozatzeko, bakarrik hori, aintzan hartu behar…. Argazki hauek atzo eta gaur ateratakoak dira.

Ondo izan

 

PD: Argazkiei buruz bai teknika edo bestelako galderaren bat egin nahi badezue, lasai egin, saiatuko naiz erantzuten

Bidali:  

Erantzunak

Begoña | 2006-03-15 : 14:03

Juan Joxé, honei nola deitzen diozu, San José lorie?.
Nik txikiteko ohiturie jarraituz, lehengo igandean jan nuen bat.

Juan Joxe | 2006-03-15 : 15:03

Begoña, lore hau guk beti “San Jose lorie” bezela ezagutu izan degu, gero jakin dedanez “udaberri-lore” bezela ere ezagutzen omen da, eta zuk diozun bezela, guk ere txikitan jan egiten genuen, baina berarekin aitaren egin eta gero……nahiko gozoa da
Hor dezu informazio gehiago:
http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu