Mandubia 1

Erabiltzailearen aurpegia Juan Joxe Agirre 2006ko ots. 8a, 17:02

Aurreko egun baten Beasainen izan nintzen eta behe lainoa zegoenez, nola ez, argazki kamara eraman nuen eta argazkiak atera ere bai, bueno, kamara bakarrik ez nuen eraman, beti bezela, tripodea, objetiboak, filtroak, flaxa, bateriak eta pilak ere bai…... Aurreneko bi argazkiak joaterakoan ateratakoak dira eta besteak etortzerakoan, lainoa jasotzen ari zenean. Naiz eta pinua besterik ikusten ez den, ezin egon argazkirik atera gabe, kasu onetan estetikoki oso ondo geratzen direlako.  Neri gehiena azkena  gustatzen zait, ea zuek zer diozuen