Laia-1

Erabiltzailearen aurpegia da hau Juan Joxe Agirre |
2006ko urt. 16a, 00:01

Errezil oso gustuko tokia det eta berriz ere han ateratako argazkiekin  nator, Gari Ereite egunekoak hain zuzen. Argazkiak sepia erara jarri ditut zahar itxura emateko eta dena esan behar bada, lan eremua babesteko jarri zituzten plastikozko zinta txurigorriak eta kable batzuek kendu ere bai photoshop bidez.

Zorionak eman nahi dizkiet han lanean jardun ziren guztiei, egin zuten erakustaldi bikaina gaitik eta eskerrak Atala Kultur Taldekoei holako ekintza aurrera eramatea gaitik eta animuak berriz ere antolatu ditzaten antzeko ekintza batzuek, oraindik asko daukagulako ikusteko eta ikasteko.

Bidali:  

Erantzunak

BegoƱa | 2006-01-16 : 12:01

Ikeragarri guztatu zaizkit argazkiak, sepia kolore horrek berezitasun bat ematen dio, badirudi antzinako argazkiak direla.Zuk segi argazkiak ipintzen, nik behintzat, ederki gozatuko dut.

aitor | 2006-01-16 : 20:01

Aukera hau aprobetxatu nahi nuke nik ere erakustaldi hura antolatu eta bertan parte hartu zuten guztiei eskerrak emateko. Gutxitan ikusten diren gauza horietako bat izan zen: benetan parte hartze zabalekoa (horrek han, eta hemen, esan nahi duen guztiarekin), eta genuena eta daukaguna, ginena eta garenari buruzko ikasgai bikaina, apala bezain indartsua. Aurrera begira kontuan hartzeko moduko bide arrastoa. Eutsi horri!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu