Abartzuza udazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Juan Joxe Agirre 2005ko aza. 22a, 01:11

Garia Azaroaren aurrenetan ereiten da Lizarra inguruan, orain erneta dago, horrela pasako ditu neguko izozteak eta elurteak eta zenbat eta elur gehiago egin eta hobeto, lehengo urtean ere horrela gertatu zen. Udaberrian luzatu eta garaiera hartuko du, Ekainean horitzen hasiko da eta Uztailean, San Fermin inguruan, uzta jasoko dute.