Izarraitz igeri taldean izena emateko epea zabaldu dute

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2023ko mai. 23a, 08:36

Datorren denboraldian taldean aritu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena. Klubak atera dituen karteletan ageri den QR kodean eskaneatu eta formularioa bete behar da

2023-2024 denboraldian Izarraitz igeri elkartean aritu nahi duten herritarrek dagoeneko eman dezakete izena.

Klubak atera dituen karteletan ageri den QR kodean eskaneatu eta formularioa bete behar da. Bestalde, baina, 607 49 85 00 telefono zenbakira ere deitu dezakete herritarrek.

Izarraitzeko kideek herritarrei taldera batzeko eta igeriketaz gozatzeko deia egin diete.

Honako hau da Izarraitzek kaleratu duen kartela: