Alebinak maila bikainean, Teknifikazio Sarian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2023ko urt. 30a, 17:18

Gipuzkoa osoko 120 igerilarik parte hartu dute Azpeitiko kiroldegian jokatu den txapelketan; tartean baita Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari hauek ere: Iker Esteban, Mikel Ezama, Ane Artetxe, Aroa Azkue, Jone Sasieta, Libe Donoato de Lopez, Malen Ezama eta Maria Otaegi. Aipatzeko da denek zeuzkaten denborak jaitsi dituztela eta maila bikaina erakutsi dutela.

Atzo Azpeitiko kiroldegian Alebinen Teknifikazio Saria ospatu zuten. Alebin mailako orain arteko txapelketa garrantzitsuena izan zen gure taldekoentzat, izan ere, Gipuzkoa osoko 120 igerilarik parte hartu zuten bertan. Txapelketa honetan Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatu zuten igerilariak Iker Esteban, Mikel Ezama, Ane Artetxe, Aroa Azkue, Jone Sasieta, Libe Donoato de Lopez, Malen Ezama eta Maria Otaegi izan ziren. Hala ere, beraien gainontzeko taldekideak lehiatzeko aukerarik izan ez zuten arren, igerilekura hurbildu eta animatzen ibili ziren, talde bat direla erakutsiz.

Igerilari bakoitzak jardunaldi bakoitzean froga batean parte hartzeko aukera izan zuen. Izarraitzeko neskek, gainera, 4×100 libre eta 4×100 estiloak erreleboetako frogetan ere parte hartu zuten. Aipatzeko da denek zeuzkaten denborak jaitsi zituztela eta maila bikaina erakutsi zutela etxean ospatu zen txapelketa honetan.

Bukatzeko, ez ditugu ahaztu nahi, modu batera edo bestera, txapelketa garrantzitsu hau aurrera eramateko laguntzen izan ditugunak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Igeriketa Federazioa, txapelketa egunean dena ondo joan zedin egon ziren guraso eta boluntario guztiak… Guztiei: eskerrik asko!

Zorionak ekipo! Jarraitu gogor lanean!

Gora Izarraitz!