Irailaren 12an hasiko du 2022-2023 denboraldia Izarraitz Igeri Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko abu. 26a, 19:23

Datorren irailaren 12an, astelehenean, hasiko dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak 2022-2023 denboraldia-ikasturtea prestatzeko lanean, igerilekuan.

Datorren irailaren 12an, astelehenean, hasiko dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak 2022-2023 denboraldia-ikasturtea prestatzeko lanean, igerilekuan.

Iraileko lehen egunetan, udan jaso ditugun mezuak erantzuten joango gara, eta behin betiko txandak eta ordutegiak prestatutakoan partekatuko ditugu. Ziortza Torrontegi izango da administrazioko lanen arduraduna, eta irailean arreta zerbitzu presentziala eskainiko dugu zalantzak edota informazio emateko. Datozen egunetan jakinaraziko ditugu xehetasunak.

Bestalde, Iban Perez master ataleko entrenatzaileak ez du jarraituko gurekin.

Disfrutatu oporretako azken egunak eta laster igerilekuan ikusiko gara!