Anne Sagarmendi eta Mirari Goenaga, infantil igerilarien Espainiako Udako Txapelketara

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko uzt. 27a, 09:17

Izarraitz igeri elkarteko kideek bakarkako probetan parte hartuko dute. Txapelketa etzi hasiko da eta hilaren 31n bukatu. Logroñon izango da lehia.

Etzi, ostegunez, hasi eta hilaren 31ra bitartean, infantilen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Logroñoko (Espainia) Las Norias igerilekuan. Bertan parte hartuko dute Izarraitz igeri elkarteko Anne Sagarmendik (2007) eta Mirari Goenagak (2008), eta Isaac Pousada ariko da haien entrenatzaile lanetan. 222 taldetako 895 igerilari (513 neska eta 382 mutil) izango dira Logroñoko txapelketan.

Sagarmendik eta Goenagak bakarkako honako proba hauetan parte hartuko dute:

  • 200 metro bizkar (Anne).
  • 200 metro estilo (Mirari).
  • 200 metro tximeleta (Mirari).
  • 400 metro libre (Mirari).

Zorte on txapelketan!