Emaitza onak Udako Espainiako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko uzt. 26a, 09:02
Isaac Pousada entrenatzailea eta Uxue Etxeberria nahiz Maier Lizarzaburu igerilariak.

Sabadellen izan dira lehian Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu igerilariak. Horiek hainbat marka pertsonal lortu dituzte, eta final banatan ere aritu dira.

Uztailaren 20tik 24ra bitartean, junior eta absolutu mailako igerilarien Udako Espainiako Txapelketa izan zen Sabadellen (Katalunia), eta Uxue Etxeberriak eta Maier Lizarzaburuk parte hartu zuten lehian. Azken hilabeteetan hitzordu horretarako aritu dira prestatzen, eta Isaac Pousada igerilaria nahiz Etxeberria eta Lizarzaburu oso gustura gelditu ziren egindako lanareki.

Izarraitzeko bi igerilariek bost marka pertsonal egin dituzte: Etxeberriak 50, 100 eta 200 metro bular proban, eta 100 eta 200 metro bizkar probetan Lizarzaburuk; klubeko hiru errekor berri ezarri ditu Etxeberriak 50, 100 eta 200 metro bular probetan; eta bi finaletan aritu ziren, Etxeberria 200 metro bularren eta 17 urtekoen 200 metro bizkarren Lizarzaburu.

Hona hemen igerilari bakoitzaren lanak:

Uxue Etxeberria

  • 100 metro bular: goizeko aurrekanporaketan, 1:14:80 denborarekin, zazpigarren postua eskuratu zuen absolutu gazteen mailan. Finaletik kanpo geratu zen.
  • 200 metro bular: goizeko aurrekanporaketan 2:44:47 denbora lortu zuen. B finalean sartu zen. Arratsaldeko finalean, berriz, 2:42:97 denborarekin, 11. postua lortu zuen absolutu gazteen mailan.

Maier Lizarzaburu

  • 100 metro bizkar: goizeko aurrekanporaketan, 1:07:72 denborarekin, 12. postua eskuratu zuen 17 urtekoetan. Finaletik kanpo geratu zen.
  • 200 metro bizkar: goizeko aurrekanporaketan 2:25:16 denbora egin zuen. 17 urtekoen finalean sartu zen. Arratsaldeko finalean, berriz, 2:24:24 denborarekin, seigarren postua lortu zuen 17 urtekoetan.

Udako Espainiako txapelketarekin bukatu dute denboraldia Izarraitzeko bi igerilariek. Orain, merezitako oporrak hartuko dituzte junior eta absolutu mailako kirolariek.

Izarraitzen Anne Sagarmendi eta Mirari Goenaga infantil mailako igerilariek jarraitzen dute lanean, uztailaren azken egunetan izango baitute Espainiako Txapelketa Logroñon (Espainia).

Zorionak egin duzuen lanagatik!