07199 da Izarraitz igeri elkartearen zozketako zenbaki saritua

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko uzt. 22a, 14:39

Bertan merkatari elkarteko dendetan gastatzeko mila euroko diru saria zozkatu du elkarteak. Zenbaki saritua duen boletoaren jabeak zazpi egun ditu elkarteko kideekin harremanetan jartzeko eta saria jasotzeko.

Izarraitz igeri elkarteak gaur, uztailak 22, egin du ohiko zozketa. Hain zuzen ere, Bertan merkatari elkarteko dendetan gastatzeko mila euroko diru saria zozkatu du elkarteak, eta 07199 izan da zenbaki saritua.

Zenbaki hori duen boletoaren jabeak zazpi egun ditu elkarteko norbaitekin harremanetan jarri eta saria eskuratzeko. Hala egin ezean, uztailaren 29an, ordezko zenbakiaren zozketa egin du elkarteak.