Aroa Azkune Euskal Herriko udako alebinen txapelketan izango da asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko eka. 24a, 11:33
Aroa Azkune igerilaria.

Azkunek 200 metro eta 100 metro bizkar eta 200 metro eta 100 metro bular probetan parte hartuko du, Getxoko (Bizkaia) igerilekuan egingo den txapelketan. Bestalde, Izarraitzeko infantilek, juniorrek eta absolutuek Gipuzkoako Udako Txapelketa izango dute Irunen.

Euskal Herriko udako alebinen txapelketa izango da ekainaren 25ean eta 26an Getxoko (Bizkaia) Fadura kiroldegian, eta han izango da Aroa Azkune Izarraitz igeri elkartea ordezkatzen. Denboraldian zehar egindako probetan gutxieneko denborak egin ondoren lortu du txapelketara sailkatzea.

Txapelketa lau saiotan banatuta egingo dute: goizeko lehiak 10:00etan hasiko dira, eta 17:00etan, berriz, arratsaldekoak. Azkunek 200 metro eta 100 metro bizkar eta 200 metro eta 100 metro bular probetan parte hartuko du.

Denboraldia azken txanpara iristen ari da, eta Izarraitzeko igerilarien urte osoko lana agerian geratzen ari da. Emaitza bikainak lortu zituen Azkunek Gipuzkoako alebinen txapelketan, eta Getxora ere indartsu joango da.

Gipuzkoako Udako Txapelketa

Bestalde, zapatuan eta igandean Izarraitzeko infantilek, juniorrek eta absolutuek Gipuzkoako Udako Txapelketa izango dute Irungo Azken Portu igerilekuan.

Izarraitz Igeri Elkarteko honako igerilari hauek parte hartuko dute: Maialen Sudupek (2002), Uxue Etxeberriak (2004), Alazne Sudupek (2004), Maier Lizarzaburuk (2005), Elene Sudupek (2006), Julen Artetxek (2006), Anne Sagarmendik (2007), Nahia Estebanek (2007), Mirari Goenagak (2008), Nahia Amenabarrek (2008), Maiana Uriak (2008), Noa Garatek (2008), Ane Azkuek (2008), Nora Eizagirrek (2008), Oihana Otaegik (2009), Laia Elortzak (2009) eta Ana Agirrezabalagak (2009).