Alebin mailako igerilariak gustura aritu dira Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia
Alebin mailako igerilariak Ordiziako igerilekuan. (Izarraitz igeri elkartea)

Ordizian izan zen txapelketa asteburuan, eta Izarraitzeko igerilariek 29 marka pertsonal eskuratu zituzten. Gainera, zortzi domina lortu dituzte horiek.

Alebin mailako igerilariak Ordizian izan ziren asteburuan, Gipuzkoako Txapelketan lehiatzen. Igerilari gehienentzat denboraldiko azken txapelketa izan zen, eta dena eman zuten sasoia ondo bukatu ahal izateko. Dena den, denetarik izan zen, poztasunak eta negarrak, baina, guztira, 29 marka pertsonal eskuratu zituzten Izarraitzeko kideek.

Kirolariak ez daude hiru jardunaldi egitera ohituta, eta beraz, nekea nabaria zen azken saioan. Hala ere, gogotsu aritu ziren bukaerara arte. Gainera, zortzi domina eskuratu zituzten Izarraitzekoek:

  • Aroa Azkunek urrezko domina 100 metro bular proban, brontzezkoa 100 metro bizkar proban eta brontzezkoa 200 metro bizkar proban.
  • June Amenabarre zilarrezko domina 400 metro estilo proban.
  • Aroa Azkuek zilarrezko dominak 100 metro tximeleta eta 100 metro estilo probetan.
  • Maria Otaegik zilarrezko domina 100 metro bular proban.
  • Malen Ezamak urrezko domina 200 metro estilo proban.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide