Izarraitzeko hamahiru igerilarik parte hartuko dute alebinen Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko eka. 16a, 08:00
Ordiziako igerilekua.

Asteburuan Ordizian izango da txapelketa. Izarraitzeko hamahiru igerilarik lortu dute han lehiatzeko txartela. Hiru jardunaldi izango dituzte larunbat arratsaldea eta igande arratsaldea bitartean.

Alebin mailako igerilarien Gipuzkoako Txapelketa izango da asteburuan Ordizian, eta Izarraitz igeri elkarteko hainbat igerilarik parte hartuko du han. Hain zuzen ere, 2008an eta 2009an jaiotako mutilek eta 2010ean eta 2011n jaiotako neskek izango dute horretarako aukera.

Izarraitzeko hamahiru igerilarik lortu dute parte hartzeko beharrezkoa den gutxieneko denbora:  okin Artetxe, Aratz Odriozola, Mikel Ezama, Iker Esteban, Aroa Azkune, Malen Ezama, Aroa Azkue, Libe Donato, Maria Otaegi, June Amenabar, Ane Artetxe, Irati Artetxe eta Jone Sasieta.

Hiru jardunaldi egingo dituzte: larunbat arratsaldean aurrena, igande goizean bigarren eta igande arratsaldean hirugarrena. Izarraitzeko igerilariek parte hartu nahi duten probak aukeratzeko parada izan dute.