Sekulako emaitzak Igerilari Osoa eskolarteko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko mai. 17a, 08:34
Izarraitzeko igerilariak Legazpin.

2011. urtean jaiotako Izarraitz igeri elkarteko hamabi igerilari Legazpiko Bikuña kiroldegian izan ziren igandean. Hainbat marka lortu zituzten igerilariek, eta besteak beste, 4x50 metro estiloetako errelebo proban txapeldunorde izan ziren Malen Ezama, Maria Otaegi, Aroa Azkue eta Libe Donato de Lopez.

2011. urtean jaiotako Izarraitz igeri elkarteko hamabi igerilari Legazpiko Bikuña kiroldegian izan ziren igandean. Izan ere, Gipuzkoako eskolarteko txapelketako Igerilari Osoa sariketa jokatu zen han.

Ligako jardunaldietan 200 metroko distantziei aurre egin ostean, indartsu egin zituzten 50 metro tximeleta, 100 metro bizkar, 100 metro bular eta 100 metro libre probak, baita erreleboak ere. Horren emaitza izan dira lortutako 39 marka pertsonal.

Horrez gain, aipatzekoa da 4×50 metro estiloetako errelebo proban Malen Ezama, Maria Otaegi, Aroa Azkue eta Libe Donato de Lopez txapeldunorde izan zirela. Gainera, aipagarria da Malen Ezamak 50 metro tximeletan lortutako hirugarren postua. Txapelketa errematatzeko, neskak podiumera igo ziren, taldekako sailkapenean bigarren postua lortu baitzuten.

Zorionak, eta jarraitu horrela lanean!