Izarraitz igeri elkartea Korrikarekin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko api. 3a, 12:04

Datorren ostiralean, apirilaren 8an, Korrika iritsiko da Azpeitira. Aurten ere, Korrikan parte hartuko du Izarraitz igeri elkarteak, beste talde askoren artean.

Datorren ostiralean, apirilaren 8an, Korrika iritsiko da Azpeitira. Aurten ere, Izarraitz igeri elkarteak Korrikan parte hartuko du, beste talde askoren artean. Lekukoa Errezil bideko harrobia eta Irurena enpresaren tartean (13:21ean) hartuko dugu, Azpeitiko EH Bilduren eskutik, eta Irurena Enpresaren parean, Irurena lantegikoei emango diegu.

Lerro hauetatik, igerilariak eta gurasoak animatu nahi ditugu Izarraitz igeri elkartearen izenean Korrikan parte hartzera. Beraz, 13:15an, taldeko kamisetarekin edo sudaderarekin, harrobia eta Irurena enpresaren tartera azaltzeko deia luzatzen diegu horiei.