Izarraitzeko igerilariek Gipuzkoako Kopan parte hartuko dute asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko urt. 19a, 11:56
Izarraitzeko hainbat igerilari. (Izarraitz)

Tolosako Usabal igerilekuan izango da txapelketa, zapatuan eta igandean. Igerilari ugarik parte hartuko dute, nesken A mailan eta mutilen B mailan.

Izarraitz elkarteko igerilariek Gipuzkoako Kopan parte hartuko dute asteburuan. Tolosako Usabal igerilekuan izango da txapelketa, zapatuan eta igandean, eta lau jardunaldi izango ditu. Izarraitzeko nesken A taldeak parte hartuko du lehian.

Berezia izaten da txapelketa; izan ere, azken sailkapena taldekakoa izan ohi da, eta horretarako, proba guztietan parte hartu behar izaten dute igerilariek. Honako igerilari hauek izango dira Izarraitzeko ordezkariak: Alazne Sudupe, Ane Azkue, Anne Sagarmendi, Maiana Uria, Maier Lizarburu, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Nahia Esteban, Noa Garate, Nora Eizagirre, Nora Uria, Nora Eizaguirre eta Uxue Etxeberria.

Mutilen lehian, baina, ordezkari bakarra izango du Izarraitzek. Horren ondorioz, B mailan soilik ariko da Julen Artetxe.

Izarraitzek animoak eman nahi dizkie igerilariek, ahalik eta emaitza onenak lortzen saiatuko direla eta Tolosara aste hauetan guztietan egindako lana erakusteko gogoz joango direla jakin badakigulako.