Izarraitzeko igerilariek XXI. Paco Sanchez saria jokatuko dute zapatuan, Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2021ko abe. 15a, 18:26

Taldeko 47 igerilari gaztetxo daude izena emanda, eta horiek txapelketetara ohitzen joateko aukera paregabea izango dute zapatu arratsaldean.

Zapatuan, abenduaren 18an, igeriketako XXI. Paco Sanchez saria izango da Tolosan, 15:30ean hasita. Bertan, Izarraitz taldeko alebinek eta benjaminek parte hartu ahal izango dute.

Taldeko 47 igerilari gaztetxo daude izena emanda, eta horiek txapelketetara ohitzen joateko aukera paregabea izango dute. Aldi berean, entrenamenduetan ikasten dutena erakusteko ere bai.

Tolosara autobusez joango dira igerilariak, eta abiatzeko hitzordua 13:30ean dago jarrita, Azpeitiko igerilekuaren aurrean.

Animo, eta zorte on guztioi!