Izarraitzekoak txukun Castellon

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2021ko abe. 8a, 14:43

Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe eta Maier Lizarzaburu igerilariak Castellon (Herrialde Katalanak) izan dira asteburuan, Euskadiko eta Gipuzkoako selekzioekin, XVIII. Castalia Castellon Nazioarteko Sarian parte hartzen.

Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe eta Maier Lizarzaburu igerilariak Castellon (Herrialde Katalanak) izan dira asteburuan, Euskadiko eta Gipuzkoako selekzioekin, XVIII. Castalia Castellon Nazioarteko Sarian parte hartzen. Castelloko sariketan, ia proba guztietan beren denboretan ibili ziren, eta kontuan hartzen badugu sasoi honetan karga handiko entrenamenduak egiten ari direla, ikasketei lotutako azterketak dituztela… denbora txukunak lortu dituzte.

Hala eta guztiz ere, bi marka pertsonal eta bost finaletan (lau final B eta final A bat) lehiatzeko txartelak lortu zituzten hiruren artean. Zorionak egiten ari zareten esfortzuagatik eta segi horrelaxe!