Maier Lizarzaburu gustura dago egindako txapelketarekin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2021ko abe. 1a, 09:14

Maier Lizarzaburu sentsazio onarekin itzuli zen Palmatik (Mallorca, Herrialde Katalanak). Bertan, Espainiako Estatuko igerilari onenak izan ziren asteburuan Espainiako Absolutuen neguko txapelketan. 623 igerilari zeuden izena emanda; horien artean, Izarraitz Igeri Elkarteko Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu. Azken unean Uxue Etxeberriak ez zuen parte hartu, baina Maier Lizarzaburuk bere maila azaldu zuen eta gustura etorri zen, bertan izan zen maila kontuan hartuta.

Denboraldi hasiera izateko, denbora ona lortu zuen Lizarzaburuk, eta horrek, lanean gogor jarraitzeko indarrak emango dizkio. Orain, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaie berriro hurrengo lehiaketak prestatzeko.

Eutsi gogor Uxue eta Maier!