Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu, Gipuzkoako selekzioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2021ko aza. 4a, 22:23

Selekzioen arteko Euskal Herriko Txapelketan ariko dira Izarraitzeko bi igerilariak igandean, Iruñean. Etxeberriak bular modalitateko hiru probatan parte hartuko du, eta Lizarzaburuk bizkar modalitateko beste hirutan.

Izarraitz elkarteko Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu igerilariak Gipuzkoako selekzioarekin Iruñean izango dira igandean, selekzioen arteko Euskal Herriko Txapelketan.

Etxeberriak 50 metro, 100 metro eta 200 metro bular probetan parte hartuko du, eta Lizarzaburuk, berriz, 50 metro, 100 metro eta 200 metro bizkar probetan. Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako selekzioak lehiatuko dira txapelketan.

Zorte on, bikote!