Zapatuan hasiko da igeriketako denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2021ko urr. 20a, 22:50

Izarraitz Igeri Elkarteko kimu, infantil, junior eta absolutu mailetako igerilariek lehen jardunaldia izango dute, Eibarren eta Oñatin.

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailetako igerilariek Neguko Liga probintzialeko lehen jardunaldia izango dute zapatuan. Lehiaketa Eibarko Ipurua igerilekuan izango da, arratsaldeko 15:30ean hasita. Izarraitzeko 17 igerilarik eman dute izena Eibarrera joateko; Azpeitiko igerileku aurrean elkartuko gara 13:45ean, kotxeetan banatzeko.

Zapatu arratsaldez baita ere, Izarraitz Igeri Elkarteko kimu mailako igerilariek Alebin Ligako lehen jardunaldia izango dute. Txapelketa Oñatiko Zubikoa igerilekuan izango da, 15:30ean hasita. Hauek 13:30etan elkartuko dira igerileku aurrean kotxeetan banatzeko.

Gure igerilariek irailean hasi zituzten entrenamenduak eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izango du astebukaerako lehiaketak.

Zorte on denei!