Irailaren 13an hasiko du 2021-2022 denboraldia Izarraitz Igeri Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2021ko ira. 7a, 12:38

Datorren astelehenean, irailak 13, hasiko dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak 2021-2022 denboraldia prestatzeko lanetan, igerilekuan.

Datorren astelehenean, irailak 13, hasiko dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak 2021-2022 denboraldia prestatzeko lanetan, igerilekuan.

Beheko loturan ikus daitezke gaztetxoen zerrendak, ordutegiak eta txandak. Helduek eta masterrek iazko ordutegia izango dute.

Izarraitz Igeri Elkartean izena eman ahal izateko, momentuz, master eta masterplus ataletan daude hutsuneak. Master edo masterplus mailetan izena eman nahi izanez gero, e-postaz (izarraitzigerielkartea@gmail.com) edo telefonoz jarri harremanetan, edo deitu 607 49 85 00 zenbakira (Iban Perez).

Gaztetxoen mailetan txanda guztiak beteta daude eta itxarote-zerrenda bat dago. Zalantzaren bat izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 607 49 85 00 zenbakira (Iban).

Bestalde, aurten arreta zerbitzu presentziala izango dugu igerilekuko bulegoan, datorren asteartetik aurrera:

  • Astearteetan, 17:00etatik 19:00etara.
  • Ostegunetan, 10:00etatik 12:00etara.

Animo, eta astelehenetik aurrera ikusiko gara!