Iosu Garatek jaso du Izarraitz igeri elkartearen zozketaren saria

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2021ko abu. 4a, 17:20

Uztailaren 23ko entrenamenduen amaieran egindako zozketan 15.520 zenbakia atera zen irabazle, eta zenbaki sarituaren jabea ere agertu zen: Iosu Garate Artetxe.

Badu zenbaki sariduna Izarraitz igeri elkartearen zozketak. Uztailaren 23ko entrenamenduen amaieran egin zuten zozketa, eta 15.520. izan zen zenbaki saritua. Iosu Garate Artetxe izan da sariduna, Izarraitz igeri elkarteko master plus atalekoa.

Gaur, asteazkena, jaso du saria Garatek Azpeitiko Udal Igerilekuan, Bertan merkatari elkarteko Xabier Aldalur eta Izarraitz igeri elkarteko Julen Estebanen eskutik. Garatek Bertaneko dendetan gastatzeko 1.000 eurotako bonoa eskuratu du. 

Zorionak Iosu, eta mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi nahiz Bertan elkarteari!