Udako Espainiako Txapelketan lehiatuko dira Izarraitzeko igerilariak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2021ko abu. 2a, 16:30

Bihar –asteartea– hasi eta larunbatera bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Kanaria uharteetako Las Palmasen, Metropoleko igerilekuan.

Bihar –asteartea– hasi eta larunbatera bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Kanarietako Las Palmasen, Metropoleko igerilekuan. Bertan izango dira Izarraitz igeri elkarteko Maialen Sudupe (absolutua), Uxue Etxeberria (juniorra), Alazne Sudupe (juniora) eta Maier Lizarzaburu (juniora).

Guztira, 150 taldetako 594 igerilari (324 gizonezko eta 270 emakumezko) izango dira Las Palmaseko txapelketan.

Izarraitz elkarteko igerilariek bakarkako proba hauetan parte hartuko dute:

  • Maialen Sudupe (2002): 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 50 metro tximeleta.
  • Uxue Etxeberria (2004): 100 metro bizkar, 100 metro bular, 200 metro bular eta 400 metro estilo.
  • Alazne Sudupe (2004): 800 metro libre eta 1500 metro libre.
  • Maier Lizarzaburu (2005): 200 metro bizkar.

Horiez gain, 4x100 estilo erreleboan ere lehiatuko dira.

Zorte on laukote eta disfrutatu!