Emaitza gazi-gozoak izan dituzte Irunen Izarraitz Igeri Elkarteko kideek

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2021ko uzt. 20a, 09:32
Elene Sudupe, Maier Lizarzaburu, Uxue Etxeberria eta Alazne Sudupe (Izarraitz IE)

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Absolutuen Kontrol Txapelketa GIF izan zuten joan zen zapatuan eta igandean, Irungo Azken Portu Kiroldegiko igerilekuan.

Irungo lehiaketa honek zapore gazi-gozoa utzi zigun; alde batetik, Iñigo Llopisek, eta bestetik, neskek. Llopisek parte hartu zuen bi probetan hobera egin zuen; neskek, aldiz, denbora hobeak egitea espero zuten, baina oraingoan ezin izan zuten egin. Denboraldi arraro hau oso luzea egiten ari zaie, eta nekeak asko murriztu zituen asteburu honetan. Hala eta guztiz ere, jaiki beharra dago, eta ametsak lortzeko borrokan jarraitu, igerilekuetako ura ez baita agortu oraindik.

Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  • Iñigo Llopisek bi marka pertsonal, 100 eta 200 bizkarrez.
  • Maier Lizarzaburuk marka pertsonala 100 bizkarrez.

Ea aste honetan berri onak izaten ditugun eta Udako Espainiako Txapelketan parte hartzen dugun. Animo eta segi igeriketaz disfrutatzen!

Iñigo Llopis (Izarraitz IE)