Infantilek Euskal Herriko Txapelketa bikaina gauzatu dute Galdakaon

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2021ko uzt. 6a, 21:26

Joan zen zapatuan eta igandean, uztailaren 3an eta 4an, Euskal Herriko Udako Txapelketa jokatu zuten infantil mailako igerilariek. Euskal Herriko infantil mailako kirolari onenak Galdakaoko Urreta kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren.

Uda denboraldiko zita garrantzitsuena zen joan zen asteburukoa, eta txapelketa txukuna gauzatu eta jarrera oso ona erakutsi zuten Izarraitzeko kirolariek. Zehazki, Julen Artetxe, Elene Sudupe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar eta Maiana Uria aritu ziren lehian.

Honako hauek dira taldekideen lorpen aipagarrienak:

  • Urrezko domina bat.
  • Bi zilarrezko domina.
  • Bi brontzezko domina.

Orain atsedena hartzeko garaia iritsi zaie igerilariei, denboraldia luzea, neketsua eta desberdina izan baita. Zorionak, denboraldian egindako esfortzuagatik, eta orain, txapelketa ahaztu eta merezitako oporrak disfrutatu!

Zorionak guztioi, eta aupa Izarraitz!