Izarraitzekoak txukun Tolosako igerilekuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2021ko uzt. 1a, 11:14
Izarraitzeko igerilariak Tolosan. (Izarraitz)

Izarraitz igeri elkarteko infantil, junior eta absolutu mailetako igerilariak Tolosako Usabal igerilekuan izan ziren asteartean, absolutuen Marken Kontrol Txapelketan.  

Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Elene Sudupe, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Esteban, Nahia Amenabar, Maiana Uria, Noa Garate, Ane Azkue eta Nora Eizagirre izan ziren Izarraitzeko ordezkariak, eta ondo moldatu ziren lehian. Izan ere, hogei marka pertsonal lortu zituzten horiek.

Infantil mailako igerilari batzuentzat denboraldiko azken lehiaketa izan zen asteartekoa. Aldiz, Elene Sudupe, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Maiana Uria eta Nahia Amenabar Galdakaoko Urreta igerilekuan izango dira asteburuan, infantilen Euskal Herriko Txapelketan parte hartzen.

 

Zorionak, eta mila esker egin duzuen esfortzuagatik!