Izarraitzekoak ondo zazpigarren kontrol lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2021ko eka. 23a, 20:16

Joan den asteburuan taldeko infantil, junior eta absolutu mailetako igerilariak Oñatiko Zubikoa igerilekuan izan ziren, zazpigarren Kontrol Txapelketan.

Izarraitz igeri elkarteko infantil, junior eta absolutu mailetako igerilariak Oñatiko Zubikoa igerilekuan izan ziren asteburuan, zazpigarren Kontrol Txapelketan.

Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Elene Sudupe, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Esteban, Nahia Amenabar, Maiana Uria, Noa Garate, Ane Azkue eta Nora Eizagirre izan ziren Izarraitzeko ordezkariak.

Ondo ibili ziren horiek denak lehian, eta honako hauek izan ziren lorpen esanguratsuenak: 35 marka pertsonal; eta Alazne Sudupek klubeko bi errekor berri –1.500 metro librean 17 urtekoa eta absolutua–. 

Zorionak eta mila esker egoera berezi honetan egiten ari zareten esfortzuagatik!