Asteazkenean irekiko da Izarraitz Igeri Elkartean 2021-2022 denboraldirako izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2021ko eka. 14a, 17:52

Izena emateko epea ekainaren 16an hasi eta ekainaren 30ean amaituko da. 2015. urtean edo aurretik jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena.

Etzi irekiko da Izarraitz Igeri Elkartean 2021-2022 denboraldirako izena emateko epea. Ekainaren 16an (asteazkenean) hasiko da eta ekainaren 30ean (asteazkenean) amaituko da izena emateko epea. Aurten, izen-ematea egiteko aukera bakarra egongo da:

  • Izarraitz Igeri Elkartearen webgunean (izarraitzigerielkartea.com), formulario baten bidez. Formularioak asteazkenean 15:00etan aktibatuko ditugu.

2015. urtean edo aurretik jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena.

Ohar garrantzitsuak:

  • Aurreko denboralditik itxaron zerrendan daudenei lehentasuna emango zaie. Horretarako, posta elektroniko bidez edo telefonoz harremanetan jartzen ari gara.
  • Uztailean zehar, behin-behineko zerrendak argitaratuko dira eta ondoren taldeen doiketak egingo dira (aldaketak, erreklamazioak,eta abar). Azkenean, behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

Bestalde, gogorarazi nahi genuke Izarraitz Igeri Elkartea kirol klub bat dela, eta, horregatik, lehiaketetan parte hartzera animatu nahi genituzte igerilari berriak.