Igeriketa egokituko Gipuzkoako Txapelketa zapatuan jokatuko da Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2021ko api. 15a, 15:54

Izarraitz Igeri Elkartetik Lander Uriak hartuko du parte txapelketan. Ander Idoeta eta Jurdan Arakistain baja izango dira.

<>Zapatu honetan, apirilaren 17an, Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da Azpeitiko Udal Igerilekuan. Goizeko 10:30ean hasiko da lehia.

Gure taldetik Lander Uriak parte hartuko du. Ander Idoeta eta Jurdan Arakistain, aldiz, baja izango dira Azpeitiko txapelketan.

Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak antolatuko du txapelketa, Izarraitz Igeri Elkartearen laguntzarekin. Beste behin, gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea. Era berean, beti bezala, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu goizean txapelketa dela-eta sortuko ditugun eragozpenengatik.

Zorte on guztiei eta egurre!