Taldeko txikienak, behin-behinean baina martxan gaurtik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur, asteazkena, itzuliko dira taldeko txikienak uretara. Eremu gorritik atera da Azpeitia, eta Eskola Kirola martxan da berriz ere.

Horrenbestez, Kirol Saileko juntakideak eta entrenatzaileek ordutegiak eta taldeak berritu dituzte, eta gurasoei jakinarazi zaizkie aldaketa horiek.

Zalantzarik izanez gero, entrenatzailearekin jarri harremanetan. Ea oraingoan ikasturtea bukatzeko moduan garen!

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide