Izarraitzekoak ondo, Nazioarteko Eguberri Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2020ko abe. 31a, 10:50

Joan den asteartean Nazioarteko Eguberri Txapelketaren 38. edizioa jokatu zen Donostiako Paco Yoldi igerilekuan.

Joan den asteartean Nazioarteko Eguberri Txapelketaren 38. edizioa jokatu zen Donostiako Paco Yoldi igerilekuan, eta bertan izan ziren Izarraitzeko sei igerilari. Maila ederreko txapelketa izan zen; Hugo Gonzalez madrildarra nagusitu zen gizonezkoetan, eta Ainhoa Martin lasartearra emakumezkoetan. Isaac Pousadak entrenatzen dituen igerilariek aukera paregabea izan zuten igerilari handiekin lehiatzeko.

Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatu ziren, eta Intza Odriozola, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu eta Elene Sudupe arratsaldeko finaletik kanpo gelditu ziren. Uxue Etxeberriak eta Iker Aizpuruk, berriz, txartelak lortu zituzten arratsaldeko finaletan ospe handiko igerilariekin batera lehiatzeko.

Uxue Etxeberriak bi finaletan parte hartu zuen, 50 metro bular (5. postua) eta 200 metro estiloetan (6. postua), eta Iker Aizpuruk 50 libre igeriketa egokituan (2. postua).

Gureak, guztira, hamar marka pertsonal eskuratuta itzuli ziren etxera, eta Uxue Etxeberriak 50 bular proban klubeko 16 urtekoen eta absolutuen errekor berriak eskuratu zituen. Isaac Pousada entrenatzailea gustura etorri zen taldekideek orokorrean lortu zituzten emaitzekin.

Zorionak eta segi gogor prestatzen!