Izarraitz Igeri Elkarteko zozketaren saria, Nora Eizagirrerentzat

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2020ko ira. 25a, 19:06

Nora Eizagirre izan da Izarraitz Igeri Elkartearen zozketaren irabazlea. Bertan elkarteko dendetan gastatzeko 1.000 euroko bonua eskuratu du.

Irailaren 11ko entrenamenduen amaieran egindako erreserbako zozketan zenbaki hau izan zen saritua: 3.970. Zenbaki sarituaren jabea ere agertu da: Nora Eizagirre Aizpuru, 2008ko igerilaria.

Atzo, ostirala, Noraren aitak jaso zuen saria, Bertan merkatari elkarteko eta Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkarien eskutik, Azpeitiko Udal Igerilekuan. Bertan elkarteko dendetan gastatzeko 1.000 euroko bonua eskuratu du.

Zorionak Norari, eta mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi nahiz Bertan elkarteari!