Datorren denboraldirako taldeak eginda

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2020ko uzt. 8a, 10:22

COVID-19 sortutako egoera berezi honetan, Izarraitz igeri elkartea osatzen dugun kideok lanean jardun dugu, zuen seme-alabek datorren denboraldian ahalik eta baldintza onenetan jarrai dezaten igeri egiten.

Nahiz eta inork ez dakien hurrengo hilabeteek zer norabide izango duten, 2020-2021 denboraldiaren behin-behineko antolakuntza eta plangintza egin ditugu.

Zuek betetako formularioak jaso ondoren saiatu gara igerilari bakoitzaren nahiak eta beharrak asetzen. Hala ere, denen nahiak betetzea ezinezkoa denez, taldeen homogeneotasuna mantentzeko eta saioen kalitate onena bermatzeko aldaketa batzuk egin behar izan ditugu.

Honako lotura honetan ikusi dezakezue taldeen antolaketa, eta hurrengo orrietan talde bakoitzaren osaketa: 2020-2021 antolaketa.