Izarraitz IEkoak gustura, Gipuzkoako Taldeen Kopan egindako lanarekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | Kirolak
2020ko urt. 14a, 18:03

Izarraitzeko igerilariak Gipuzkoako Taldeen Kopan lehiatu ziren joan den asteburuan, Irungo Azken Portu igerilekuan.

Gipuzkoako taldeen arteko kopari ilusioz eta lan ona egiteko asmoarekin begiratzen genion. Gero, igerilekuan, bai uretan, bai uretatik kanpo, taldekideek ez zuten hutsik egin. Talde modura lan eginez, uretan gogor, eta begira zeuden taldekideak igerileku ertzetik gogoz animatzen, lau jardunaldi osatu genituen.

Azkenean, neskek hirugarren postua lortu zuten A kopan, Tolosaldea eta Fortuna taldeen atzetik. Mutiletan aldiz, hiru igerilarik bakarrik igeri egin zuten, eta seigarren postua lortu zuten B kopan.

Lau jardunaldiak jokatu ostean, gure igerilariek lortutako emaitzak onak izan ziren. Hona hemen, esanguratsuenak:

- Marka pertsonalak : 30
- Klubeko errekorrak: 4 (Uxue Etxeberriak 50, 100 eta 200 bular probetan 16 urtekoetan, eta Maialen Sudupek 100 estilo absolutuetan).
- Maier Lizarzaburuk 200 bizkarren neguko eta udako Espainiako txapelketetarako gutxienekoa.

Zorionak Irunen parte hartu zuten talde guztiei!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu