Iker Aizpuru oso ondo Polonian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea |
2019ko aza. 25a, 22:20

Iker Aizpuru taldekidea Polonian izan da Winter Polish Open Sariketan parte hartzen, Espainiako Igeriketa Egokituko selekzioarekin.

Bost probatan lehiatu da, eta oso emaitza onak lortuta etorri da etxera. Lau marka pertsonal eskuratu ditu, eta aurreko postuetan ibili da Iker. Hona hemen emaitzak:

• 50 librean, 28"36 denborarekin marka pertsonala, 19. postua eta bere kategorian 5. postua.
• 100 librean, 1'02"70 denborarekin marka pertsonala, 16. postua eta bere kategorian 5. postua.
• 100 bizkarrean, 1'10"73 denbora, 11. postua eta bere kategorian 5. postua.
• 100 tximeletan, 1'10"35 denborarekin marka pertsonala, 8.postua eta bere kategorian 3. postua.
• 200 estiloetan, 2'35"83 denborarekin marka pertsonala, 10.postua eta bere kategorian 4. postua.

Zorionak Iker eta segi lanean!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu