Maialen Sudupe eta Uxue Etxeberria, Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketara

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 13a, 16:58
Datorren asteburuan, azaroaren 14tik 17ra bitartean, LXIII. Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketa (25 metroko igerilekuan) jokatuko dute Gijonen. 556 igerilarik parte hartuko dute lehian, eta bertan izango dira gure taldeko Maialen Sudupe eta Uxue Etxeberria, Isaac Pousada entrenatzailearen gidaritzapean.\ \ Maialen 50 metro bizkar, 100 metro bizkar, 200 metro bizkar, 100 metro tximeleta, 100 metro estilo eta 400 metro estilo probetan lehiatuko da, eta Uxue, berriz, 100 metro bular eta 200 metro bularrean. \ \ Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek denboraldiko lehen zita garrantzitsua dute Gijongo Santa Olaya igerilekuan. Ea beti bezain ongi igeri eginez denbora onak lortzen dituzten.\ \ Zorte on eta disfrutatu!