Hasi da igeriketa denboraldia Gipuzkoan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 30a, 18:19
Joan zen zapatuan, urriaren 26an, Neguko Ligako lehen jardunaldia izan zuten Izarraitz elkarteko infantil, junior, absolutu eta igeriketa egokitu mailetako igerilariek, Azpeitiko udal Igerilekuan.\ \ Honako hauek izan ziren lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Iñaki Etxeberria (2001), Jurdan Arakistain (2001), Lander Uria (2001), Maialen Sudupe (2002), Asier Zulaika (2002), Intza Odriozola (2004), Uxue Etxeberria (2004), June Zubizarreta (2004), Alazne Sudupe (2004), Nerea Urbieta (2005), Maier Lizarzaburu (2005), Nora Uria (2005), Judith Odriozola (2005) eta Elene Ruiz de Argandoña (2006).\ \ Izarraitzeko igerilariek irailean hasi zituzten entrenamenduak, eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan zuen zapatuko probak. Orokorrean, nabaritu zen ligako lehen proba zela, eta lortutako denborak ez ziren esanguratsuak izan. \ \ Zorionak, eta segi lanean!