Irailaren 16an hasiko du 2019-2020 denboraldia Izarraitz Igeri Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ira. 9a, 22:48
Itsas zeharkaldien denboraldia bukatzear dagoen honetan, irailaren 16an, datorren astelehenean, hasiko dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak 2019-2020 denboraldia prestatzeko lanetan, igerilekuan.\ \ Izarraitz Igeri Elkartean izena eman ahal izateko, momentuz, master eta premaster ataletan daude hutsuneak. Master edo premaster mailetan izena eman nahi izanez gero, emailez edo telefonoz jarri harremanetan, 'izarraitz.ie@hotmail.com' helbidera idatzita edo 607 49 85 00 (Isaac) telefonora deituta.\ \ Gaztetxoen mailetan, txanda guztiak beteta daude eta itxarote-zerrenda bat dago. Zalantzaren bat izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 607 49 85 00 zenbakira.\ \ Bestalde, denboraldia ilusioz eta indartsu hasteko, urriaren 5erako, zapatua, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna antolatzen ari dira.\ \ Data gerturatzen joan ahala, egun horren inguruko xehetasun gehiago emango ditu Izarraitz Igeri Elkarteak.